Orriak

olerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
olerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/05/19

POESIA "MOSCA Y MOSQUITO"

Primeran pasa dugu olerkiak asmatzen eta grabatzen. OLAIAk bere etxetik ekarri zuen liburu bateko olerkia oinarritzat hartuz berriak asmatu eta ahotsa aldatuz grabatu ditugu. Entzun entzun ...

2016/05/04

LIBURU EGUNA ETA PELLO AÑORGA

Eskoletan olerkiak lantzen hasi garen honetan kontatu nahi dizuegu Liburu egunean gure eskolan zer egin genuen: xikienak herriko liburutegira joan ziren, binaka ipuinak ikusi, gustukoenak aukeratu eta irakasleak ipuin-kontaketa berezia eskeini zien. Handienak Donostiara joan ziren Elkar liburu dendara, liburuak ikusi eta erostera. Olerki liburuak ere bai. Bestalde, Pello Añorga ere izan zen gure eskolan. Galderak egin genizkion, berak idatzitako hainbat libururi buruz hitz egin, ipuina kontatu zigun, hitzekin jolasean ibili ginen, kantuan eta dantzan ere bai ... Primeran pasa genuen. ZUPANKAPALOAK liburua oparitu zigun, ezagutzen al duzue? BIKAINA da, gustatuko zaiuze!  Ikusi irudiak eta entzun: