Orriak

2016/05/04

LIBURU EGUNA ETA PELLO AÑORGA

Eskoletan olerkiak lantzen hasi garen honetan kontatu nahi dizuegu Liburu egunean gure eskolan zer egin genuen: xikienak herriko liburutegira joan ziren, binaka ipuinak ikusi, gustukoenak aukeratu eta irakasleak ipuin-kontaketa berezia eskeini zien. Handienak Donostiara joan ziren Elkar liburu dendara, liburuak ikusi eta erostera. Olerki liburuak ere bai. Bestalde, Pello Añorga ere izan zen gure eskolan. Galderak egin genizkion, berak idatzitako hainbat libururi buruz hitz egin, ipuina kontatu zigun, hitzekin jolasean ibili ginen, kantuan eta dantzan ere bai ... Primeran pasa genuen. ZUPANKAPALOAK liburua oparitu zigun, ezagutzen al duzue? BIKAINA da, gustatuko zaiuze!  Ikusi irudiak eta entzun:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).