Orriak

Unibertsoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Unibertsoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/12/22

ADUNONTZIAREKIN ESPAZIORA

ADUOI EIN  DUGU ESAIORA OATEKO. BEAN, AEJKL, AIZR, GIEZKI , IKIS IUU,
SO IASI UGU.
(Adunontzia egin dugu espaziora joateko. Bertan, planetak, eguzkia, izarrak....ikusi ditugu.Asko ikasi dugu.)
 
URTE BERRI ON, DENORI!!!!

2017/12/21

Orzuriren bisita

Orzuri Rique ingeniari aeronautikoa da eta Purdueko unibertsitatean ikertzen du; bera Bizkaiko Gamiz-Fika herrikoa da baina orain Estatu Batuetako Purdueko unibertsitatean dago. Berarekin Abenduaren bostean hitz egin genuen. Gauza asko kontatu zizkigun. Eskerrik asko gurekin hitz egiteagatik, crack bat zara! Purdueko unibertsitateanastronautika eskola dago. Espazioari buruzko liburu guztiak dauda, eta Apoloei buruzko informazioa guztia. Neil Amstrong izeneko astronauta lehengo astronauta izan zen ilargia ukitzen eta Purdueko unibertsitatean ikasi zuen.
 Astronauten entrenamenduak oso gogorrak dira. Lara O’Harak Purdueko unibertsitateko astronauta oso garrantzitsua da. Purduen ikerketa astrodinamikoak egiten dituzte; ea nola bizi gaitezkeen Marten eta ea nolako eraikuntzak egin daitezkeen astronautak han bizitzeko. Hortaz aparte, Space izeneko kohete txikiak egiten dituzte informazioa lortzeko.
Orain garrantzitsuena da ea Martera joan gaitezkeen. Baina lehenengo, Marteko lurra ekarri behar dute aztertzeko. Gero pertsona talde bat nahi dute joatea denboraldi baterako baina lehenago froga asko egin behar dira. Orzurik interesa handia du gasezko planetetan. Oso misteriotsuak dira, gasezkoak direlako ez dakite non hasten den lurrazala. Adibidez Jupiter ezin da ondo neurtu: erradio bat duela esaten dute, baina ez dakite ondo nola den, bere lurrazala noiz hasten den ez dakitelako. Orzuriri galdetu genion unibertsoa ea bukatzen al den eta erantzun zigun oraindik unibertsoa gero eta gehiago zabaltzen ari dela. 
Galdetu genion ere ea estralurtarrak existitzen ziren eta esan zigun bere ustez estralurtarrak existitzen zirela unibertsoa hain handia denez nonbaiten bizitza egon daitekeelako. Esan zigun ere bizitza egotekotan, gureagatik oso desberdina izango dela. Batzuetan kometak planetaren kontra talka egin beharrean, planetaren eremu grabitazionalean harrapatuta geratzen dira eta sateliteak bihurtzen dira. Orzuri suziritan espezializatu zen oso irakasle ona izan zuelako. 
ESSAkoek ari dira medikuntza edo biologia ikasi dutenak astronautak izateko aukeratzen, Marten bizi ahal izateko, horrelako ikasketak duten jendea behar dute eta. NASAkoak bertako bi astronauta biki berdin berdinak direnak aztertzen ari dira . Bat nazio arteko estazio espazialean dago eta bestea Lurrean. Denbora guztian lan bera egiten ari dira, berdin elikatu… Ikusitakoarekin desberdintasunak aztertu eta ondorioak aterako dituzte, euren osasunari buruz. Herrialde batzuetan neska astronautak behartuta daude umeak edukitzera espaziora joan baino lehenago, erradiazioarengatik kutsatuta itzuli daitezkeelako. Orzurik esan zuen Espaziora ez dola gura joatea. Orzuri arraroa sentitzen da bere lankide guztiak espaziora joan nahi dutelako eta berak ez. 
Sateliteak planeten informazioa bidaltzen dute antena batzuetara eta antena horiek daude Madrid, Gamberra eta Californian. Antena horiek oso handiak dira. NASAk bi arazo ditu: ez dakitela energia nola eman satelitei eta mezuak nola jaso. Lurretik ateratzea sartzea baino errazagoa da. Atmosferan sartzea oso zaila, atmosferan errebotatu egiten delako. Ez bazara atmosferan ondo sartzen, ez zara gai lurrera iristeko. Abiadura ere beste problema bat da: suziriek abiadura handia hartzen dutenean beroarengatik arrisku handia egon daitekeelako. Orzuriren lana da espazio-ontziak nola izan behar duten ikertzea, materialak, formak... Simulazio pila egiten dituzte, ordenagailuetatik eta egiazko simulazioak. 
Enpresa batek esaten du Martera joango direla 2022 eta NASAk esaten du 2040ean. Baina problema batzuk daude: Oxigenoa nola bermatze, beroa eta hotzatik ondo babestea,zaborra espaziala, erradiazioa eta atmosfera ez egotea. Erradiazioa eguzkiak botatzen du bere izpiarekin batera eta hori ekiditea da erronka inportantea. Ikertzen ari dira zenbat erradiazio jasan daitekeen eta nola babestu beraren kontra. Beste arazoa da nola lortu energia propultsioetarako. 
Lehen astronauta guztiak militarrak ziren, indartsuak izan behar zutelako. Baino orain enpresa bat dago izugarrizko dirutzagatik eskaintzen duena astronauta izatea. Martera joan behar duten pertsona horiek bidali ahal izateko, bermatu behar dute bueltatuko direla. 
Orain espazioan bi motatako sateliteak daude: Komunikazioetarako sateliteak eta esplorazioetarako sateliteak. Komunikazioetarako sateliteak telebista,GPSa, interneta eta horrelako gauzak antolatzeko balio dute eta esplorazioetarako sateliteak unibertsoa ikertzeko. 
Orzurik ere esan zigun espazioan gelditzen den zaborra arriskutsu dela, sateliteak eta suziriak hautsi daitezkeelako eta esan zigun herrialde bakoitzak botatzen duten zaborraren arduradunak izan behar dutela, eta jasotzeko herrialde bakoitzak ordaindu beharko duela. Horregatik orain Nazioarteko Zaborraren Legedia egiten ari dira. 
Hauek eta beste zenbait gauza kontatu zigun Orzurik. Erantzun eta galderaz beteta gelditu gara.

2017/11/20

Galdera

Zergatik antzinakoek bereizten zituzten  planetak eta izarrak?

2017/11/07

Teleskopioak



Zeruan dagoena hobeto ikusteko aukera dugu gure teleskopioekin!

2017/10/27

ITZALAK MARRAZTEN



 Atzo  itzalak   marraztera   joan   giñen   plazara  egunean  zear. goizean   goiz  eta  arratxaldean   itzala   aunditu  egiten   zen      eta  eguardian   txikitu   egiten  zen. Itzala eguzkiaren kontran ateratzen zen.







2017/10/25

Ilargiaren faseak

Gaur 3. eta 4. mailakoak erakutsi digute ilargiaren faseak zeintzuk diren. Modu praktikoak ikusteko aukera izan dugu.



2017/10/23

Eguzkia



Berritsu irratia (Neil Armstrong elkarrizketa)

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egiten dugun lehen irratsaioa. Oso ondo pasa dugu irratsaioa prestatzen eta nerbio batzuk ere bai zuzeneko emanaldian.
Pertsonai famoso bat elkarrizketatu dugu "Neil Amstrong" astronauta eta esan behar dizuegu barre asko egin dugula Landerren errepresentazioarekin (oso ondo egin du).
Izaro, Lander, Aiert, Irati, Ander, Markel, Julen eta Amaia izan gara irratsaio hau prestatu dugunak.
Mila esker etxetik parte hartu eta telefonotik deitu duzuenei.
Beheko estekan duzue entzungai.
Izaro, Lander (Neil Armstrong), Aiert, Irati, Ander, Markel, Julen eta Amaia

2017/10/10

Ada Lovelace Day!

Hoy, 10 de octubre, se celebra el Día internacional de Ada Lovelace, y ¿sabéis qué se celebra? El día de las mujeres científicas.


Pero, ¿sabéis quién es o fue Ada Lovelace? Seguir leyendo....
Ada Lovelace, fue la primera persona que inventó la computadora. Nació el 10 de diciembre  de 1815 en Londres. Su padre era Lord Byron, un poeta muy importante.


Pero si nació el 10 de diciembre y hoy estamos a 10 de octubre, ¿porqué se celebra hoy? Para que todos podamos celebrar el día de las mujeres científicas, se decidió que todos los segundos martes de octubre sea El Día de Ada Lovelace. Os hemos preparado un juego basado en Ada Lovelace, esperamos que os guste:



JUGUEMOS A ROMPER EL CÓDIGO.
Las matemáticas y el cálculo también se usan para cifrar mensajes en código. Con esta actividad te proponemos que descifres la siguiente frase:


797, 67 05275T79417 90 643 58M0143


La clave para descifrar el código está en este acertijo:

A= 84/12
B=A+3
C= Bx 40 -398
D= A+ C
E= (3x4x2)- (48/C)
F = Ax2
G= F+F-8
H= Ox3
I= 100/ O
J= 2x 7+ E
K= 112/U
L= O + R +R
M= M
N= 225/45
Ñ= N+A-C+F
O= Rx4
P= 1001 X R
Q= 6783 x R
R= E+A+C+2-B
S= 10-A
T=T
U= 16/OxC
V= D+C
W= UxC-3
X=NxN-S
Y=X-6
Z=Z

2017/10/09

Adunako herri eskolako galdera: Planeten alineazioa

Kaixo, blogzaleok!

Aste honetako galdera Adunako 3. zikloko ikasleok egingo dugu. 2 aste izango dituzue galdera hauei erantzuteko. Zail samarra denez, agian 3. ziklokoentzat izan daiteke aproposagoa, baina... ea zein den gai erantzuna emateko!

1.- Matematikoki froga ezazu, ea zenbat urtean behin ematen den Eguzki Sistemako planeta guztien alineazioa. Lana errazteko, translazioen datuak urteetan adieraziko ditugu (zenbaki osoa).


2.- Egia esan, benetako alineazioa gertatzea ia ezinezkoa omen da. Zergatik?

(Erantzun partziala: esteka honetan duzue Adunan 3. ziklokook egin dugun lanaren adibideren bat)

2017/10/06

¿QUERÉIS MANDAR VUESTRO NOMBRE A MARTE?

Ayer descubrimos que en mayo del 2018 la NASA mandará una nave para realizar una misión en Marte. Nos dan la oportunidad de mandar nuestro nombre en un microchip a Marte y nosotros ya lo hemos hecho. La misión se llama Insight y aunque sale en mayo del 2018, llegará a Marte en noviembre. Cuando llegue, investigará el interior de Marte y dejara allí los microchips con los nombres. Os dejamos el enlace para que vosotros podáis hacerlo. No olvidéis guardar vuestro billete!!. 

 https://mars.nasa.gov/syn/insight 




2017/10/04

Zorionak Sputnik 1!

Ba al zenekiten gaur Sputnik 1-ek 60 urte bete dituela espaziora igo zenetik? Errusiarrek Sputnik satelitea, 1957ko urriaren 4ean jaurti zuten Kazakhstanetik. Gizakiak espazioratu zuen lehen satelitea da. 3 hilabetez egon zen orbitan bueltaka. Gero Sputnik 2an Laika txakurra lehen izaki biziduna, bidali zuten eta ondoren Neil Armstrong, astronauta lehen gizakia izan zen ilargia zapaltzen.

2017/10/02

1. Galdera

Satelite artifizialek ze energia mota erabiltzen dute espazioan mugitzeko?

ESAtik zerua ikusten

2017/09/29

Unibertsoa aztertzen eta esperimentatzen

2017-2018 ikasturteko lehenengo hiruhilabetekoan Alkiza, Berrobi eta Adunako ikastetxeak unibertsoa landuko dugunez, gure lanak eta galderak zintzilikatuko ditugu blog honetan.

2016/02/12

Haurtzaro desberdinak

Guk daukaguna eta gure amonak zeukana ez da berdin!