Orriak

2017/10/09

Adunako herri eskolako galdera: Planeten alineazioa

Kaixo, blogzaleok!

Aste honetako galdera Adunako 3. zikloko ikasleok egingo dugu. 2 aste izango dituzue galdera hauei erantzuteko. Zail samarra denez, agian 3. ziklokoentzat izan daiteke aproposagoa, baina... ea zein den gai erantzuna emateko!

1.- Matematikoki froga ezazu, ea zenbat urtean behin ematen den Eguzki Sistemako planeta guztien alineazioa. Lana errazteko, translazioen datuak urteetan adieraziko ditugu (zenbaki osoa).


2.- Egia esan, benetako alineazioa gertatzea ia ezinezkoa omen da. Zergatik?

(Erantzun partziala: esteka honetan duzue Adunan 3. ziklokook egin dugun lanaren adibideren bat)

4 iruzkin:

  1. Lana errazteko... Merkurio, Artizarra eta Lurraren translazioa urtebetekoa izango balitza bezala onartuko dugu. Ados??

    ErantzunEzabatu
  2. Nahiko lana egin dugu, oraindik ez dugu dena ondo ulertu, baina bidean ari gara. 100.000 urte inguru behar direla planeta guztiak ilaran jartzeko. Ezingo dira denak filan azaldu planeta bakoitzaren orbitak lerro desberdina markatzen duelako.

    ErantzunEzabatu
  3. Galdera zaila, nahikoa buruhauste ematen ari zaigu. Lanean jarraituko dugu.

    ErantzunEzabatu
  4. Ondo da, segi horrela, ondo ari zarete eta!

    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).