Alkiza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Alkiza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/01/08
ARKITEKTURA ERAKUSKETA
1.go hiruhliekoan egindakoak erakusteko "ARKITEKTURA ERAKUSKETA" antolatu genuen eta bisita gidatuak eskaini genituen nahi zuten guztientzat.
2016/11/27
ASTEKO GALDERA: ETXE POLITAK
kaixo,
Honako galdera hau luzatzen dizuegu aste honetan Alkizatik.
Ipuin, liburu edo istorioetatik... zein etxe polit ezagutzen dituzue? Zeintzuk gustatzen zaizkizue?
Ea gustuko etxe horien zerrenda osatzen dugun denon artean.
2016/11/02
GALDERA: Etxebizitzarik zaharrena
Kaixo!!!
Hona hemen aste honetarako Alkizatik proposatzen dizuegun galdera: Zein da zuen herriko etxebizitzarik zaharrena? (oraindik zutik dagoena)
Aduna, Alkiza, Berrobi edo Igeldon ote dago etxebizitzarik zaharrena?
Hona hemen aste honetarako Alkizatik proposatzen dizuegun galdera: Zein da zuen herriko etxebizitzarik zaharrena? (oraindik zutik dagoena)
Aduna, Alkiza, Berrobi edo Igeldon ote dago etxebizitzarik zaharrena?
2016/10/21
SUSTRAIAK
Eraikinak eta zuhaitzek badituzte antzekotasunak. Etxeak eta zuhaitzek , nahi zeta guk ez ikusi, lur azpian jarraitu egiten dute. Bizilekuak dira etxeak eta zuhaitzak, gu etxeetan lur gainean bizi gara, zuhaitzetan enborrean eta adarretan bizi dira
Zuhaitzak zenbat eta altuagoak sustraiak sakonagoak izaten dira, etxeak zenbat eta altuagoak zimendu handiagoak.
Zuhaitzak nola hazten diren ikusteak beste gauza asko ulertzen laguntzen digu.
2016/05/19
POESIA "MOSCA Y MOSQUITO"
2016/05/04
LIBURU EGUNA ETA PELLO AÑORGA
Eskoletan olerkiak lantzen hasi garen honetan kontatu nahi dizuegu Liburu egunean gure eskolan zer egin genuen:
xikienak herriko liburutegira joan ziren, binaka ipuinak ikusi, gustukoenak aukeratu eta irakasleak ipuin-kontaketa berezia eskeini zien.
Handienak Donostiara joan ziren Elkar liburu dendara, liburuak ikusi eta erostera. Olerki liburuak ere bai.
Bestalde, Pello Añorga ere izan zen gure eskolan. Galderak egin genizkion, berak idatzitako hainbat libururi buruz hitz egin, ipuina kontatu zigun, hitzekin jolasean ibili ginen, kantuan eta dantzan ere bai ... Primeran pasa genuen. ZUPANKAPALOAK liburua oparitu zigun, ezagutzen al duzue? BIKAINA da, gustatuko zaiuze! Ikusi irudiak eta entzun:
2016/04/20
ELKARREKIN ASTEASUN MUSKERRAREN BIDEA EGITEN
Aurreko ostiralean, apirilak 15, Aduna, Berrobi eta Alkizako ikasleak egun ederra pasa genuen Asteasun. MUSKERRAREN BIDEA egin, elkarrekin bazkaldu eta nahikoa jolasteko aukera izan genuen. Nahi duzuen arte!!!!
2016/02/17
"GERRA ZIBILA"RI BURUZKO AURKEZPENA
Hemen duzue duela urte batzuk Alkizako eskolako ikasle batzukl Gerra zibilari buruz egindako lana. Aurkezpen honekin hitzalid bat eman zien gurasoei.
Testuak, bideoak, argazkiak ...
2015/10/29
GARABIAK
HONA HEMEN LEHENENGO BIDEOAK ALKIZAKO 5. ETA 6.MAILAKOEK EGINIKO GARABIA. ORAIN BAKARRIK FALTA ZAIGU HORREKIN LANEAN JARTZEA ETA ERAIKITZEN HASTEA LAGUNOK!!!
BEHEKO BIDEOAN BERRIZ LEHENENGO MAILAKO AMETSEK BERAK EGINDAKO GARABIA ERAKUSTEN DIGU. AUPA AMETS, ARTISTA!
2015/10/23
HAIZE ERROTA
INSTRUKZIO TESTUA LANDU DUGUNEZ, HEMEN IKASIKO DITUGU HAIZE ERROTA BAT ERAIKITZEKO PAUSUAK:
2015/10/13
2015/09/29
2015/06/17
SUGEAK ALKIZAKO ESKOLAN
Aste honetan bisita berezia izan dugu eskolan. ARANZADIko Aitziber eta Maider etorri ziren sugeei buruz hitz egitera. Hasieran aurkezpen bat egin zuten eta ondoren nahi zuenak beraiek ekarritako sugea ikutzeko aukera izan genuen.
Beraien hitzetan “Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.”
Esperientzia interesgarria izan zen! Eskerrik asko!
2015/06/02
2015/05/13
ANIMALIAK ALKIZAKO ESKOLAN
Kaixo denoi! Alkizako eskolako LH 5 eta 6. mailako ikasleak gara.
Ba al dakizue gutxi gora bera zenbat animalia mota ditugun gure eskolan? Begira begira...
Txakurra, arrainak, untxiak, xixareak, barraskiloak, igela, arrak… eta seguru armiarmaren bat edo beste egongo direla (ze nazka!). Horiek denak eta seguru beste batzuk ere ibiliko dira gure eskolan.
Txakurra LH 3-4. mailakoek daukate eta Bixkor izena du. Txikien gelan 2 untxi daude. Handien gela 5 arrain, 26 xixare, 20 bat barraskilo eta zetarrak.
Zuek zer daukazue?
2015/05/11
2015/03/16
ASTEKO GALDERA
Hemendik martxoaren amaiera bitarterako bi erronka edo asmakizun proposatzen dizkizuegu. Ea erantzuank asmatzen dituzuen...
3
hanburgesa prestatu nahi ditut ahalik eta azkarren baina bakoitzak 4 minutu
behar ditu egiten alde bakoitzetik. Nola egin dezaket eta zenbat denbora pasako
dut, zartaginean aldiko bi hanburgesa
sartzen badira?
Iker,
Ane, Galder, Laia, Ainhoa eta Gorkak 21 goxoki jan dituzte denen artean baina
bakoitzak goxoki kantitate ezberdina jan du. Esango al zenuke bakoitzak zenbat
goxoki jan dituen?
2015/03/10
BI TORTILA PATATA MOTA
Martxoaren 6ean tortilla patata egin genuen. Jaione eta Silvia amak tortilla patata egitera etorri ziren gure eskolara. Jaionek arrautzik gabe egin zuen eta Silviak arrautzarekin. 2 taldetan banatu ginen, batzuk Juanenan eta besteak eskolan. Azkenik pintxoak eraman genituen etxera!!!!!!!!!!!
Ba al dakizue zuek arrautzik gabeko tortillarik egiten? Laister aterako dugun errezeta liburuan izango duzue.
EDERRA ZEUDEN BI TORTILLA PATATAK!!!
Eskerrik asko Silvia eta Jaione!
Eskerrik asko Silvia eta Jaione!
2015/02/10
PLATANO GUTIXIA
Atzo, otsailak 9, HHko ikasleen artean PLATANO GUTIXIA egin zuten. Gailetak xehetu, platanoa txikitu eta esnegainarekin nahastu ondoren, kolorezko azukrez apaindutako postrea osatu genuen. Hau izan zen, eskola osoak partekatutako HAMAIKETAKOaren postretako bat. Bai goxoaaaaaaaaaa
2015/02/01
10. GALDERA
Kaixo:
Gu Alkizako 3 eta 4 mailakoak gara eta gosari osasuntsua prestatzen ari gara guretzako eta eskolako ikasle guztientzat.
Esaiguzue zuen ustez zein janari eduki behar dituen eta hurrengo astean esango dizuegu zer jarri degun.
Ummmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmm, ze goxoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)