Orriak

2015/06/17

SUGEAK ALKIZAKO ESKOLAN

Aste honetan bisita berezia izan dugu eskolan. ARANZADIko Aitziber eta Maider etorri ziren sugeei buruz hitz egitera. Hasieran aurkezpen bat egin zuten eta ondoren nahi zuenak beraiek ekarritako sugea ikutzeko aukera izan genuen. Beraien hitzetan “Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.” Esperientzia interesgarria izan zen! Eskerrik asko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).