Orriak

2016/12/06

ARKITEKTURA TAILERRAK

Hiru hilabete honetako proiektua ARKITEKTURAri buruz izan da. Hori dela eta, tailerrak egin ditugu. Guztira hiru izan dira. Horra tailer bakoitzaren xehetasunak.

ETXE-BIZITZAK
Etxe-bizitzen tailerrari buruz hitz egingo dizuegu. Lehenengo, adin bakoitzeko haurrak ezagutzeko jolas batzuk egin genituen; ondoren, taldeetan banatu ginen eta etxe-bizitza batzuen argazkiak eman zizkiguten; prestatu eta gero, aurkeztu egin genituen; hori bukatzean, taldeetan joan ginen etxe batzuk egitera 2.ziklora.
Material hauek erabili genituen: kartoia, harriak, makilak, buztina… Etxeak bukatzean, pasilora eraman genituen jendeak ikusteko.

ETXE ORRATZAK
Etxe-orratzekin tailer bat egin genuen. Lehenengo, joku bat egin genuen bi koltxoneta mugituz plastika gelara heltzeko, baina ezin zen inor erori koltxonetatik. Ondoren, 3. zikloko gelan, bideo bat ikusi genuen etxe orratzei buruz. Plastika gelara bueltatzean igogailuei buruz hitz egin ziguten. Gero, hiru taldeetan banatu ginen hiri bat sortzeko.
Talde bakoitzak zeregin bat zeukan: lehenengo taldeak etxe orratzak egin zituen (binaka jarri ziren etxe orratz bat egiteko); bigarren taldeak semaforoak, kotxeak, seinaleak etab; hirugarren taldeak, parkea egin zuen. 5 – 12 urteko haurrek eraiki genuen hiria.
Lan asko egin genuen eta merezi izan zuen, oso politak gelditu zirelako gure eraikinak.
MITOLOGIA
Tailer honek ez du zerikusirik arkitekturarekin, mitologiarekin baizik.
Hasteko, ideiak hartu genituen pertsona mitologikoetatik. Gero, guk asmatu genituen pertsona mitologikoak. Ondoren, asmatutako pertsonaiak marraztu genituen batzuk burua, beste batzuk gorputza eta beste batzuk hankak eginez. Hurrena, gure pertsonaiak paper handi batean margotu egin genituen. Azkenik, pintzelekin margotu genituen guk asmatutako pertsonaia mitologikoak.

ARKITEKTURAK on PhotoPeach

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).