Orriak

2015/06/02

ASTEKO GALDERA

Zein da gure basoetako hegaztirik txikiena? Eta zuhaitzik altuena?

2 iruzkin:

  1. TXEPETXA
     
    Askotan esan izandu dute gizon ikastun argiak
    nola piztiak izan litezken gure erakuslariak:
    erlea da bat aipatzen dana, o zer lan harrigarriak
    jartzen dituzten gure aurrean honek eta txingurriak!
    Txepetxak berriz erakusten du hainbeste nola haik biak.
     
    Euskal lurreko txorietan dan txikitxoena da bera,
    gaztain kolore bakarrekoa, nahi bada ez da ederra;
    begi argiak, buru xanpala, moko ttenttea aurrera,
    gorputza motxa, hanka laburrak, xaltokako ibilera,
    xalapartako hegalaria eta kantari ergela.
     
    Txotx batek aisa jasoko luke nola karga gutxi duan,
    baina gustatzen zaio jartzea adar sendoxeagoan;
    amildu arren ez leike galdu dakielako hegoan,
    baina arkitzen baldin bada ere burnizko aldamioan,
    hiru-lau aldiz xanpatutzen du seguru ote dagoan.
     
    Udaberrian lehendabiziko kabia txepetxarena
    azaldutzen da, eta ezaguna: goroldiozkoa dena;
    arbol gerrian huntza tartean du lekurik maiteena,
    ta gizon askok ikusitzean irispidean dagoena,
    esan ohi dute: «Zer konfiantza txori txar honek duena!»
     
    Ta edozeinek esan lezake, berari begiratzean,
    arretarikan ez dadukala egin leioken gaitzean;
    ez-idurian hark kabiari beste zuloa atzean
    egiten dio, handik joateko aurrekoa tapatzean,
    erakutsiaz pentsa zagula nola atera sartzean.
    Pedro Mari Otaño

    ErantzunEzabatu
  2. Gure ustez txepetxa da hegaztirik txikiena. Oso ondo pasa dugu Otañoren testua irakurtzen.
    Adunako zuhaitzik altuenak sekuoiak dira baina ez dakigu zenbateko altuera duten.

    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).