Kaixo alkizatarrak eta adunatarrak! Denak ikusi gara urrutitik bada ere. Blog hau estrenatzen dugu zuek idatzi aurretik.
Uliako eskursioa oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasa genuen zuekin. Katarroa harrapatu al zenuten? Blai eginda bukatu genuen.
Itsasoari buruz ari gara ikasten eta ez dakigu nondik hasi. Horrenbeste galdera dauzkagu erantzuteko... Zuek ez dakit baina gu oso berde gabiltza itsasoarekin.
Akuariumera joan ginen eta asko ikasi genuen baina oraindik asko falta zaigu ikasteko.
Blog honen bidez denok elkarrekin ikasiko dugu!
Kaixo denoi! Alkizako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Guk ere primeran pasa genuen Uian. Gelako gehienak katarroarekn gaude.
ErantzunEzabatuGuk itsasoari buruz hitzaldi bat prestatu behar dugu. Gai batzuk izango dira: arrantza, megalodon, tigre marrazoa, izurdea, zerra marrazoa, lehoi arraina, leopardo marrazoa ... Karta batzuk ere egin behar ditugu.
Bestalde toondoo-rekin komikiak egiten ari gara.
Ondo segi!