Orriak

2014/10/19

Bigarren galdera

Zeintzuk dira itsasoetako animaliarik handienak? Zuen ustez eskolako edo herriko zein tokitan kabituko lirateke?

9 iruzkin:

  1. Bale urdina da handiena. Donostiako hondartzan sartuko litzateke baino muturra paretetik hasita. HH 3-4-5 Berrobi

    ErantzunEzabatu
  2. Bale urdina da animaliarik handiena. Ibairen liburuan aurkitu genuen. Gure kanpo futbolean sartzen da luzeran 30 metro eta zabaleran 8 metro dituelako. Begia ez genekien non marraztu ez dakigulako zenbat neurtzen zuen.
    Berrobi LH 1-2

    ErantzunEzabatu
  3. Aurkitu dugun animalirik haundiena bale urdina da.30 metro luzera eta 6 metro zabalera ditu.
    Bale urdina eskolan matrikulatuko balitz, zaila izango luke,gure gelan,salto gela,eskolako pasiloan eta patio txikian sartzen ez dalako.Orduan gelatik mahaia,aulkiak eta arbela patio haundiara eraman eta han justu baina lekua izango genuke.
    Hori bai duda bat daukagu zergatik deitzen da bale urdina,urdina ez bada?
    Berrobi LH 3-4

    ErantzunEzabatu
  4. Gure ustez balea da animaliarik handiena. Gure geletan ez litzateke sartuko, horregatik herriko plazara atera gara neurketak egitera.
    Adunako HH-koak.

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo,

    Galdera pluralean egin genuen, "Zeintzuk ...animaliarik handienak?" eta erantzun guztietan animalia bakarra aipatzen duzue. Apropos egin genuen galdera pluralean. Animalia handi asko daude itsasoan!

    Erantzun gehiagoren zain geratzen gara!

    ErantzunEzabatu
  6. Guk ikusi dugu Artikoko balea jaio berrian 9 metro neurtzen dituela, urte bete ondoren 12 metro eta heldua denean 20 metroko luzera.
    Neurketa hauek herriko plazan egin ditugu.

    ErantzunEzabatu
  7. Alkizako eskolako LH 3 eta 42014(e)ko urriaren 24(a) (06:28)

    Gu Alkizako LH 3. eta 4. mailakoak gara. Bilatu dugun informazioan bale urdina da itsasoko animaliarik handiena. 32-33 metroko luzera dauka eta 190 tonako pisua. Gure herriko frontoian eta plazan ez da sartzen. Eliza barruan sartuko dela uste dugu baina sartzeko ate handiagoa beharko dugu.
    Itsasoko arrainik handiena marrazo balea da.

    ErantzunEzabatu
  8. Argi geratu da ozeanoetako erraldoia bale urdina dela, 30 m ingurukoa. Neurriak ez dira berdinak kontsultatzen dugun liburuaren arabera. Animalia erraldoi gehiago ere badaude: txibia erraldoia (17m-20m), balea marrazoa (10m-15m), itsas elefantea (6m7m), katxalotea (18m) ...

    Argi dago baita ere gure eskolako geletan eta aretoetan ez litzatekeela sartuko balea urdina. Patioan, plazan, frontoian, elizan ... agian kabituko litzateke.

    Ondorengo argazkiak ikusten dira animalia ezberdinen neurriak, ikusi ikusi:

    https://drive.google.com/?tab=mo&authuser=0&urp=http://www.google.es/accounts/Logout2?hl%3Deu%26servic#my-drive

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ozeanoetako erraldoien irudia:

      https://drive.google.com/file/d/0B-yAOZvOJJIKbUNxLUwzTWpHOFU/view?usp=sharing

      Ezabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).