ADUOI EIN DUGU ESAIORA OATEKO. BEAN, AEJKL, AIZR, GIEZKI , IKIS IUU,
SO IASI UGU.
(Adunontzia egin dugu espaziora joateko. Bertan, planetak, eguzkia, izarrak....ikusi ditugu.Asko ikasi dugu.)
Orzuri Rique ingeniari aeronautikoa da eta Purdueko unibertsitatean ikertzen du; bera Bizkaiko Gamiz-Fika herrikoa da baina orain Estatu Batuetako Purdueko unibertsitatean dago. Berarekin Abenduaren bostean hitz egin genuen. Gauza asko kontatu zizkigun. Eskerrik asko gurekin hitz egiteagatik, crack bat zara! Purdueko unibertsitateanastronautika eskola dago. Espazioari buruzko liburu guztiak dauda, eta Apoloei buruzko informazioa guztia. Neil Amstrong izeneko astronauta lehengo astronauta izan zen ilargia ukitzen eta Purdueko unibertsitatean ikasi zuen. Astronauten entrenamenduak oso gogorrak dira. Lara O’Harak Purdueko unibertsitateko astronauta oso garrantzitsua da. Purduen ikerketa astrodinamikoak egiten dituzte; ea nola bizi gaitezkeen Marten eta ea nolako eraikuntzak egin daitezkeen astronautak han bizitzeko. Hortaz aparte, Space izeneko kohete txikiak egiten dituzte informazioa lortzeko. Orain garrantzitsuena da ea Martera joan gaitezkeen. Baina lehenengo, Marteko lurra ekarri behar dute aztertzeko. Gero pertsona talde bat nahi dute joatea denboraldi baterako baina lehenago froga asko egin behar dira. Orzurik interesa handia du gasezko planetetan. Oso misteriotsuak dira, gasezkoak direlako ez dakite non hasten den lurrazala. Adibidez Jupiter ezin da ondo neurtu: erradio bat duela esaten dute, baina ez dakite ondo nola den, bere lurrazala noiz hasten den ez dakitelako. Orzuriri galdetu genion unibertsoa ea bukatzen al den eta erantzun zigun oraindik unibertsoa gero eta gehiago zabaltzen ari dela. Galdetu genion ere ea estralurtarrak existitzen ziren eta esan zigun bere ustez estralurtarrak existitzen zirela unibertsoa hain handia denez nonbaiten bizitza egon daitekeelako. Esan zigun ere bizitza egotekotan, gureagatik oso desberdina izango dela. Batzuetan kometak planetaren kontra talka egin beharrean, planetaren eremu grabitazionalean harrapatuta geratzen dira eta sateliteak bihurtzen dira. Orzuri suziritan espezializatu zen oso irakasle ona izan zuelako. ESSAkoek ari dira medikuntza edo biologia ikasi dutenak astronautak izateko aukeratzen, Marten bizi ahal izateko, horrelako ikasketak duten jendea behar dute eta. NASAkoak bertako bi astronauta biki berdin berdinak direnak aztertzen ari dira . Bat nazio arteko estazio espazialean dago eta bestea Lurrean. Denbora guztian lan bera egiten ari dira, berdin elikatu… Ikusitakoarekin desberdintasunak aztertu eta ondorioak aterako dituzte, euren osasunari buruz. Herrialde batzuetan neska astronautak behartuta daude umeak edukitzera espaziora joan baino lehenago, erradiazioarengatik kutsatuta itzuli daitezkeelako. Orzurik esan zuen Espaziora ez dola gura joatea. Orzuri arraroa sentitzen da bere lankide guztiak espaziora joan nahi dutelako eta berak ez. Sateliteak planeten informazioa bidaltzen dute antena batzuetara eta antena horiek daude Madrid, Gamberra eta Californian. Antena horiek oso handiak dira. NASAk bi arazo ditu: ez dakitela energia nola eman satelitei eta mezuak nola jaso. Lurretik ateratzea sartzea baino errazagoa da. Atmosferan sartzea oso zaila, atmosferan errebotatu egiten delako. Ez bazara atmosferan ondo sartzen, ez zara gai lurrera iristeko. Abiadura ere beste problema bat da: suziriek abiadura handia hartzen dutenean beroarengatik arrisku handia egon daitekeelako. Orzuriren lana da espazio-ontziak nola izan behar duten ikertzea, materialak, formak... Simulazio pila egiten dituzte, ordenagailuetatik eta egiazko simulazioak. Enpresa batek esaten du Martera joango direla 2022 eta NASAk esaten du 2040ean. Baina problema batzuk daude: Oxigenoa nola bermatze, beroa eta hotzatik ondo babestea,zaborra espaziala, erradiazioa eta atmosfera ez egotea. Erradiazioa eguzkiak botatzen du bere izpiarekin batera eta hori ekiditea da erronka inportantea. Ikertzen ari dira zenbat erradiazio jasan daitekeen eta nola babestu beraren kontra. Beste arazoa da nola lortu energia propultsioetarako. Lehen astronauta guztiak militarrak ziren, indartsuak izan behar zutelako. Baino orain enpresa bat dago izugarrizko dirutzagatik eskaintzen duena astronauta izatea. Martera joan behar duten pertsona horiek bidali ahal izateko, bermatu behar dute bueltatuko direla. Orain espazioan bi motatako sateliteak daude: Komunikazioetarako sateliteak eta esplorazioetarako sateliteak. Komunikazioetarako sateliteak telebista,GPSa, interneta eta horrelako gauzak antolatzeko balio dute eta esplorazioetarako sateliteak unibertsoa ikertzeko. Orzurik ere esan zigun espazioan gelditzen den zaborra arriskutsu dela, sateliteak eta suziriak hautsi daitezkeelako eta esan zigun herrialde bakoitzak botatzen duten zaborraren arduradunak izan behar dutela, eta jasotzeko herrialde bakoitzak ordaindu beharko duela. Horregatik orain Nazioarteko Zaborraren Legedia egiten ari dira. Hauek eta beste zenbait gauza kontatu zigun Orzurik. Erantzun eta galderaz beteta gelditu gara.