2016/11/14

ASTE HONETAKO GALDERA

hona hemen Igeldokoen galdera: Ze urtekoa da norberaren herriko eskola?

4 iruzkin:

  1. Kaixo Alkizako LH 4-5.koak gara:
    lau eskolatako argazkiak ikusi ditugu eta
    zalantzarik gabe Alkizakoa da gure ustez zaharrena.
    AGUR!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. ESKOLA EGIN ZUEN ARKITEKTOARI EGINDAKO ELKARIZKETAN ENTZUN DUGU 1991 URTEAN EGIN ZUTELA ESKOLAREN LEHEN ZATIA ETA BIGARRENA 2009AN.
    ZUEK ERE ENTZUN NAHI BADUZUE HEMEN DUZUE LOTURA.
    http://adunakoherrieskola.blogspot.com.es/2016/11/berritsu-irratia-4-emanaldia.html
    (10. MINUTUTIK AURRERA ESATEN DU)

    ErantzunEzabatu
  3. kaixo,
    gure eskola 1930ekoa da.

    ErantzunEzabatu
  4. Gure eskola 2006-2007 ikasturtean ireki zen. Orduan eskolako ikasleek lan bat egin zuten eskola zaharrari agurra emateko. Lan hori egiteko informazioa behar zutenez Berrobiko udaletxera eta Tolosako Artxibo Orokorrera joan ziren informazioa biltzen. Artxibo Orokorrean jakin zuten Berrobiko eskolako lehengo informazioa 1807. urtekoa dela. Berrobin titulu gabeko irakasle ibiltaria zegoela uste zuten. Garai hartan irakasleak ez ziren hain ondo bizi. Erropa zaharrekin eta gaizki jaten ibiltzen ziren. Normalean ez zieten asko ordaintzen, batzuetan jana ematen zieten edo gobernuak dirua ematen zieten.
    Agintariek esaten zuten nahiz eta irakasleak gaizki bizi horrelako irakasle gehiago behar ziren ume guztiak eskolara joateko.
    Gipuzkoko artxibo Orokorretik datu batzuk bildu zituzten XX. mende hasierakoak. Garai hartan maistra bat zegoen Berrobin, eskola egora onean zegoen.
    Urte batean eskolako aurrekontua 6 eurotan egon zen, hori pezetatan 1018,65 pezeta dira. Berrobin zegoen maistra bakarra gazteleraz hitz egiten zuen baina auskeraz bazekien
    Berrobin 345 biztanle zeuden, haietatik 61 zeuden eskolara joateko adinan baina normalean hoietatik 36 joaten ziren eskolara. Horrek esan nahi du beste umeak ez zirela eskolara joaten etxean lan asko egoten zelako. Horregatik analfabeto kopurua handia zen. Garai hartan mutil gehienak eskolara joaten ziren baina neska gehienak etxean egoten ziren lanak egiten; biztanleria erdia baina gehiago analfabetoak ziren.




    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).