Orriak

2016/12/23

Torre baserriaren maketa

Maketa eraikitzeko lanetan hasi ginenean lehenengo gauza neurtzea izan zen eta baserrira joan ginen metroak eta koadernoak hartuta. Gure planoak egiteko 1:100 eskala probatu genuen, baina, oso txikia geratzen zenez 2:100 eskalan egitea erabaki. Behin planoak eginda, materiala pentsatu eta eskuratu genuen, orduan, talde bakoitza bere fatxada eraikitzen hasi zen. Hauek izan ziren emandako pausuak:
1. Planoa karton pluman pegatzea.
2. Kuterrarekin moztea.
3. Fatxadak beraien artean pegatzea.
4. Gesso ematea.
5. Margotzea.
6. Apaingarriak jartzea: leihoetako papera, ateetako kartoia, leiho inguruetako kartoia,…
7. Teilatua egitea eta itsastea.
8. Argia maketa barruan jartzea (zirkuitu elektrikoa sortu).
9. Oinarritzat erabiltzeko xafla apaintzea: Raritosek egindako hizkiekin eta harri txikiekin.
 Eta hauxe da emaitza!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).