Orriak

2015/11/20

Auto lasterketa

Legokin kotxeak egiten aritu ginen. Sei taldetan banatu ginen, bakoitzak bere Lego kaxa zuen, motor eta guzti, bere kotxea egiteko. Kotxe mota desberdinak zeuden: sinpleak, modernoak, familiarrak, gurpil haundiagoekin... Kotxeak aurrera joateko, motorra jarri genien eta Scratch erabili genuen. Scratch ordenagailuko programa bat da, horren bidez kotxeak zer egiten duen programatzen dugu. Hasieran asko kostatu zitzaigun Scratch ulertzea, baina azkenean lortu genuen. Ondoren, karrerak egin genituen, kotxeak ikusgarriak ziren, oso ondo funtzionatzen zuten. Harrigaria izan zen kotxeak nola funtzionatzen zuten ikustea! Oso dibertigarria izan zen!



1 iruzkin:

  1. Kaixo!! Bai polita. Guk ere kotxeak egin ta lasterketa egiten saiatuko gara. Bidaliko al dizkiguzue zuen kotxeen argazkiak ideiak hartzeko? Mila esker!

    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).