Eskolan txitak atera nahi ditugu. Atzo oilarrarekin ibilitako arrautzak eta supermerkatukoak inkubadorara sartu genituen. Markatu egin genituen X eta 0 arekin. Inkubadora komunean jarri genuen ilun eta isilik dagoelako. Egunero buelta ematea oso inportantea da eta bi egunetik behin ura aldatu behar degu. Txandaka emango diegu buelta. 21 egun behar dira txitak ateratzeko.
Gaur arrautzak puskatu egin ditugu eta supermerkatukoak horiagoak direla ikusi degu. Oierrek kontatu digu oilo txuriak arrautza txuriak jartzen dituela.
Kaixo, lagunok! primeran ari zarete lan eta lan. Aizue, txitoak jaiotzen direnean abisatu eh, gustura ikusiko genituzke eta!!!
ErantzunEzabatuondo ondo izan eta ondo ondo zaindu
muxu erraldoiak denontzat!
Adunako lagunak
Kaixo. Gaur 15. eguna da. Atzo bi arrautza kaskatuta zeuden. Ireki egin genituen eta bat ustelduta ikusi genuen eta bestea txita formatzen ari zela ikusi genuen baina hilda zegoen. Begia giganteskoa zeukan, Pena eman zigun. Orain ea zortea daukagun eta datorren asteartean ea jaiotzen diren! Izango dezue gure berri.
ErantzunEzabatuKaixo, lagunok,
ErantzunEzabatuOi , ze pena ! baina bueno ez kezkatu besteak ziur jaioko zaizkizuela! animo eta muxu potoloa denontzat!
Adunako lagunak