Orriak

2015/03/25

OTURUNTZA

Aurrekoan Aduna eta Alkizakoak etorri ziren, eguna gurekin pasatzera eta oturuntza egitera. Guk pintxoak egin genituen, Alkizakoak kroketak eta Adunakoak postrea ekarri zuten.
Goizean futbolean ibili ginen beraiekin, Berrobi Alkizaren kontra eta Adunakoak erdi banatuta. Ondoren mahaiak jarri genituen, hauen gainean janaria eta gero, oturuntza hasi genuen.
Pintxoak hartzeko borobil handi bat egin genuen mahaien inguruan eta Mertxek zozketa egin zuen zeinek hartzen zuen lehenengo pintxoa jakiteko. Lehenengotik hasi eta buelta osoa egindakoan beste buelta bat eman genuen azkenekotik hasita gustuko pintxoa aukeratu ahal izateko.
Ondoren, zikloka banatu eta jolas batzuk egin genituen, jolasak ziren: otsoak eta ardiak, errugbia baloirik gabe eta baloi eseria.  Arratsaldean Alkizakoak eta Adunakoak joan egin ziren.
Egun ederra pasa genuen beraiekin!! 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).