2015/02/25

Sukaldatzeak gizaki bilakatu gintuen

Duela 1,8 milioi urte, gizakiaren garuna tamainaz handitu egin zen, eta arrazoietako bat janaria sukaldatzen hastea izan liteke. Homo erectus-aren garun tamainaren bikoizketa 600.000 urteetan zehar eman zen.

Sukaldatzeak beharrezkoa dugun nutrizioa eskuratu zigun garuna garatu ahal izateko. Elikagaiei sua ematean mastekatze eta digestio prozesua laburtzen da; hau da, sukaldatutako elikagaien %100 metabolizatzen dugu. Denbora gutxiago behar dugu elikagaiak bilatzeko eta digeritzeko; honela, gehiago eskaini diezaiokegu artea garatzeari, pentsatzeari, ehizako tresnak garatzeari… Azken finean, garen bezalakoak egiten gaituzten ezaugarriak garatzeari.

Elikagai gordinen nutrienteen %30-40 soilik aprobetxatzen du gure gorputzak. Herculano-Houzel eta Karina Fonseca-Azevedo-ren arabera (Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikerlariak) “gorputz-masaren eta kalorien artean harreman zuzena dago; hau da, zenbat eta handiagoak izan gehiago jan behar dugu”. Gorilek jaten duten kaloria kopurua ez da nahikoa beren gorputz handia eta garun garatu bat elikatzeko; horregatik, haien garunak ez du eboluzionatzeko aukera izan. Gizakientzat, ordea, energia asko behar duen garun garatu bat edukitzea ez da arazo bat izan.

http://i2.esmas.com/editorial-televisa/2011/08/24/264075/cocina-alimentos-homo-erectus-588x257.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).