Orriak

2015/01/29

MAZEDONIA PRESTATZEN

Aurreko ostiralean MAZEDONIA prestatu genuen eskolan. Eskuak garbitu ondoren mahaian eseri ginen. Fruta pisatu eta gero moztu genuen. Baita laranja zukua egin ere. Dena nahastu eta gero denok jan genuen. GURE MAZEDONIA EDERRA ZEGOEN!!! Gurea bezalakoa egin nahi baduzue, hona errezeta:
MAZEDONIA (14 lagunentzat)
 
OSAGAIAK
  • Anana lata handi bat.
  • Melokotoi lata handi bat.
  • 3 laranja handi.
  • 4 banana.
  • 1,5 kg zukua egiteko laranja.
  • Koilarakada bat azukre.
 
NOLA EGIN
Anana eta melokotoia latetatik atera. Banana eta laranjak zuritu. Fruta guztia zatitu eta ontzi batean jarri. Zukua egin, azukrea bota eta frutarekin nahastu.
 
ARRAIN GELA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).